Euskera

Translated by Translator Brigades – translatorbrigades@gmail.com

Batzeko momentua da #globalchange 2011ko Abenduaren 10ean, larunbatean, Giza Eskubideen Egunean, mundu mailako ekintza egun baterako deia

Urriaren 15eko arrakastak aurrekaririk gabeko kemena sortu du mundu mailako ekintza egunerako. Demokrazia erreal bat eta gizabanakoaren eskubideak lortzeko borrokan gizadia elkartu egin da mugen gainetik. Borroka honetan giza bizitzaren eta bizi baldintzen, ingurugiroa barne, errespetua funtsezkoa da.

Gizarte zibil globala boterean eta ez giza balioetan oinarritzen den sistema batek mehatxatzen du. Egunak joan eta egunak etorri oinarrizko askatasunak erreprimitzen ditu eta gutxi batzuen diruzalekeriari mesede egiten dio gehiengoaren premien kalterako. Botereak gerrak eta elikagai eta farmazia monopolioak finantzatzen ditu, mundo guztian erregimen diktatorialak babesten ditu, ingurugiroa suntsitzen du, informazio fluxuak manipulatu eta zentsuratzen ditu eta gardentasuna galarazten du.

Nahiz eta kultura eta testuinguru sozial desberdinak bizi, guztiok mehatxu berberak pairatzen ditugu. Gure askatasuna eta gure dignitatea merkatuaren logikak eta gure herri eta mundu mailako gizarteak gero eta bidegabeko leku bilakazen dituzten gobernu ustelek erasotzen dituzte. Mundu honetako gobernuak pertsonentzako lan egin behar dute, eta ez beraien aurka.

Gure eskubideak bateratuta defendatzeko eta 1948an munduko nazio gehienek sinatu eta onartu zuten eta gure konstituzio askoren oinarri diren Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean hitzeman zizkiguten eskubideak exijitzeko momentua iritsi da. Gure eskubideen aldeko borroka aldaketa globalaren urte historiko honetan plaza eta manifestaldi bakoitzean exijitu dugunaren oinarria da. Protesta urte hau bukatzeko goren unerik hoberena mundu mailako ekintza egun bat da, gizaki bezala gure berdintasun besterenezina kendu nahi digutenen aurrean defendatzeko.

Ekialdetik mendebaldera, iparraldetik hegoaldera: abenduaren 10ean guztiok batera kaleak eta plazak hartuko ditugu promestu zizkiguten eta gizaki bezala atxikitzen zaizkigun oinarrizko printzipioak erreklamatzeko.

Submit your comment

Please enter your name

Your name is required

Please enter a valid email address

An email address is required

Please enter your message

Designed by WPSHOWER

Powered by WordPress